2012/09/30

Hiru puntuak Donostian geratu dira (2-0)

Griezmannek eta Vela izan dira partidako goleatzaileak

Realak nagusitasun osoz irabazi dio Athletic mantso bati. Montanierren mutilek partida ona eginez eskuratu dituzte hiru puntuak, Anoetak hiru partidatik hirurak irabaziz. Txuri-urdinek bigarren zatian baieztatu dute, erabateko nagusitasuna eskuratu ondoren. 
Lehen zatian bi taldeak hurbildu dira ateetara, baina ez da gol aukera argirik egon. Griezmann lehenengoa egiteko zorian egon da falta baten bidez, baina Iraizozek eskuadratik atera du baloia. Lehen orduan neurketa orekatua izan den arren, hortik aurrera Reala nagusi izan da partida osoan zehar. Atsedenaldia baino lehen Griezmannek eta Illarrak gol aukerak izan dituzte.

Bigarren zatian Montanierren taldea izan da nagusi. Zuri-gorriak uneoro egon dira Realaren menpe. 62. minutuan Griezmannek area barruan jaurtiketa gurutzatua egin eta gola sartu du. Ondoren txuri-urdinek arriskua sortzen jarraitu dute. Gauzak horrela, Amorebietak baloia eskuarekin ukitu du area barruan eta epaileak egotzi egin du. Vela mexikarrak penaltiz gipuzkoarren bigarren gola egin eta neurketa erabakita utzi du. Poza nagusitu da realzaleen artean. 

Fitxa teknikoa:
Reala: Zubikarai; Estrada, Mikel Gonzalez, Iñigo Martinez, De la Bella; Illarramendi (Cadamuro, 81. minutua), Markel, Zurutuza (Chory Castro, 73. minutua); Griezmann, Xabi Prieto eta Agirretxe (Vela, 68. minutua).).
Athletic: Iraizoz; Castillo (Llorente, 66. minutua), Amorebieta, Gurpegui, Iraola; Iturraspe (San Jose, 54. minutua), De Marcos, Susaeta, Isma Lopez (Ibai, 60. minutua); Muniain eta Aduriz.
Golak: 1-0, 62. minutua: Griezmann. 2-0, 71. minutua: Vela, penaltiz.

No hay comentarios:

Publicar un comentario